top of page

Kristalatze Ereduak

VENTANA PVC 70MM BRILLANT DESIGN EURO DESIGN TECCARSA

"Ezinbesteko Osagaia."

LEIHOAREN KRISTALAK ERAGIN ZUZENA DU LEIHOAREN ISOLAMENDU GAITASUNEAN 

Gure leihoaren diseinua ezartzerako momentuan, segurtasuna eta isolamendu akustiko zein termiko egokiak eskaintzen dituen beira-hornidura sistema aukeratu beharko dugu. Horretarako, gure eskakizunak eta norberaren beharrak zeintzuk diren erabakitzea premiazkoa da. Honen arabera, behar horietara hoberen egokitzen den beira mota aukera dezakegu, hots, igorpen murritzeko beira, segurtasun laminarrak, akustiko-babesleak, etabar. Gure Krubik tresna birtuala erabiltzera gonbidatzen zaitugu, zure beharretara hoberen egokitzen den beira-hornidura aukera dezazun.

Oinarrizko kontzeptuak

  Krubik

Behar duzun kristal eredua aurkitu

BEIRAEN LODIERA

milimetrotan

Gure isolamendu beharren arabera, beira mota anitzen artean aukeratu beharko duzu, hau da, beira soilak, igorpen murritzeko beirak, butiral bakarreko edota askotarikoko segurtasun laminarrak, akustiko-babesleak, etabar. Gure Krubik tresna birtuala erabil ezazu zuk nahiago duzun beira-hornidura aukera dezazun.

TARTEKO KAMERA

¿ airea ala argoia ?

Gure beira panelen artean gehitutako tarteko kamerak, iraultza nabaria izan da zurgintza sailaren beira-horniduren eremuan. Beira-hornidura bikoitzak deshidratatuko airez beteriko kamerak dauzka bere sisteman txertatuta. Aire arruntez bete beharrean, igorpen murritzeko beira diseinuak argoiz hornitzeko aukera ere eskaintzen dizugu. Honen bitartez, isolamendu termiko mailarik nabariena lor dezakegu.

PERFIL TARTEKARIA

txertaketa xurkagarria

Tartekatze profila, kanpo zein barneko beira panelak banatzen dituen aluminio-profila duzu. Profil honek, beira-honidura sistemaren kameraren barnean ageri daiteken hezetasuna xurgatzen duen material pikortsuaz hornituta dago, barrualdean sor daitezken kondentsazio arranditsuak saihestuz.

EROALETASUNA

Ug balioa

Ug balioak (glass) gure leihoaren beira-hornidurak galtzen duen energia tasa adierazten duen balioa da. Datu honek, gure beira-horniduraren barne eta kanpoaldearen artean, orduko eta azalera metro karratu bakoitzeko igortzen diren batio kopurua adierazten du. Balio txikiagoek galera murritzagoak adierazten dituzte.   

G FAKTOREA

Eguzki-kontrola

G Faktorea eguzki-energiaren igorketari buruzko informazioa adierazten duen balioa da. Sarritan, gure eraikinen aurre-fatxadek eguzki espozio nabaria jasan behar izaten dute. Ondorioz, gure bizitokien barnealdea gehiegi berotzen da. Eguzki-kontrol teknologiak arazo honi eraginkortasunez egiten dio aurka, G Faktore balio murritzak azaltzen baititu.

BEIRA LAMINARRAK

tarteko butirala

Erdiguneko butirala, bata bestetik aske diren beira xaflak bateratzen dituen polivinilozko lamina da. Honen bidez, beirak jasan behar dituen kolpe edo mugimenduen ondorioz sor daitezken ezpalak edota pieza zorrotzak saihesten ditu. Gainera, butiral lamina anitzeko diseinuek lapurreta-aurkako segurtasuna eskaintzen dute. 

KOLPEAK ETA MATXURAK

pendulu inpaktoa

Eraikuntza Teknikoko Arautegian, beira-horniduraren erabilera zein aurkitzearen arabera, honek behar duen segurtasun eta erresistentzia mailak definitzen dira. Europar Adostasun Agirian  adierazten diren balioek, pendulu sistema batek sor dezaken kolpekatze-errepikakorrek dakartzaten emaitzak deskribatzen dituzte. Kolpe-intentsitatearen arabera, baita beira-apurketa izaeraren arabera ere, balio desberdinak lortuko ditugu. Honi buruzko informazio gehigarria irakurtzeko, DA DB-SUA / 1 Dokumentua aztertu dezakezu.

VENTAKI

Poligono Ibaiondo 1

Pabellones 5-6.

20271 IRURA

(Gipuzkoa)

 

T. +34 . 943 . 107 . 807

T. +34 . 945 . 10 . 10 . 90

T. +33 . 533 . 52 . 11 . 19

 

www.ventaki.es

PRODUKTUAK

xehetasun teknikoak

© 2017. VENTAKI SL. Eskubide guztiak erregistratuta.

bottom of page